Zizurkilgo Egarri eta Iriarte tabernetan erosi ahal izango dira bazkarirako txartelak, urriaren 8ra bitartean. 15 euroko prezioa dute txartelek, eta bazkariko menua honako hau izango da:
- Salda
- Bertako postuetako enbutidoa
- Bertako barazkiekin egindako paella erraldoia
- Euskal pastela
- Kafea eta txupitoa
Bazkaria urriaren 9an izango da, igandean, 14:30ean, Zizurkil Goiko Zimiterioan.