Ama Birjin jaiak 2016

P. M. Otaño plazan zein zuhaitz jarri erabaki ahal izango dute herritarrek

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2016ko abuztuaren 8a

Urte amaiera aldera hasiko dira plaza berritzeko lanak, eta bide batez, zuhaitz berria landatuko da. Maiatzaren 9tik 16ra egin zen galdeketan, herritarrek zuhaitzaren aldeko hautua egin zuten. Orain, zein zuhaitz aukeratu erabakitzeko unea da.

Abuztuaren 15 eta 16an

Horretarako, Zizurkil goiko festak erabiliko dira. Zuhaitza egongo den plazan bertan erakusketa bat jarriko da, abuztuaren 15 eta 16an; horrela, herritarrek beraien aukera zein den argituko dute. Udalak, besteak beste, Fraisoro nekazal eskolarekin hitz eginda, Euskal Herrian errotutako hiru zuhaitz proposatu ditu: Lizarra, pagoa eta haritza. Erakusketan, zuhaitz bakoitzaren ezaugarriak azalduko dira, herritarrek erabakia hartu baino lehen. Parte hartzeko Zizurkilen erroldatuta egotea ezinbesteko baldintza izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!