Bertan behera geratu da Zizurkilgo KZgunea

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2016ko uztailaren 29a

Liburutegia tokiz aldatu denetik, Atxulondo kultur etxearen funtzionamendua adosten ibili dira erabiltzaileak eta Parte-hartze Batzordeko kideak. Erabiltzaileen eskaerak kontuan hartuta, eta ikusirik KZgunea tutorearen bisita-egunetan soilik irekitzen zela, erabaki da Zizurkilgo KZgunea hustea, eta beste behar batzuei erantzuteko erabiltzea.

Internetera konektatu nahi dutenek Plazida Otaño liburutegian izango dute horretarako aukera, herritarrentzat ipinitako hiru ordenagailuetan. Denbora-muga batekin, Internetez doan ibiltzeko aukera izango dute, liburutegia irekita dagoen ordutegian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!