10 marrazkiz osatutako erretratu bilduma bat da Plazida Otaño liburutegiko erakusketa-gunean ekainaren 24tik aurrera udan zehar ikus daitekeena.
Lagunei egindako erretratu hauetan, marrazkiaren gainean marraztuz, pinturan erabiltzen diren prozeduretara hurbildu da 1993an jaiotako artista alkizarra.
Lan horien bidez, autorearen asmoa da modeloaren bitartez beretzat ezezaguna den lurralde batera heltzea.
Erakusketa ikusi ahal izango da liburutegia zabalik dagoen ordutegian, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara bitartean, astelehen arratsaldeetan 16:00etatik 20:00etara bitartean, eta larunbat goizetan, 9:30etik 13:30era bitartean.