Urkamendi hilarria ikusgai dago udaletxeko sarreran

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2016ko uztailaren 1a

Mende laurdenez udaletxeko biltegi batean gordeta egon ondoren, Kultura Sailak jendaurrean jarri du disko-formako hilarri bikain hau, zaharberritu eta erakusketarako egokitu ostean.

Aurreko mendeko 80ko hamarkadaren amaieran aurkitu zen gure udalerriko Urkamendiko inguruetan, Luzuriaga baserritik gertu. Segur aski, zorigaiztoko heriotza baten tokia adierazten zuen.

Zalantzarik gabe, mendeetan zehar atentzioa emateko zizelkatuko zen. Aurrerantzean, herri-arteko erakusgarri eder hau denek ikusi eta miretsi ahal izango dute berriro, oraingo honetan kultura-ondare garrantzitsu eta bakar gisa.

Aurrealdean zizelkatutako aurpegien ikonografiari erreparatuta, hilarri artistiko original eta enigmatiko hau bakarra da Euskal Herrian ezagutzen diren milaka hilarriren artean. Are gehiago, garrantzi berezia du disko-formako estela honek; izan ere, bai hilarriak, bai oroitzapenezko estelak, Euskal Herrian kokatuta daude gehienbat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!