Diru-laguntzak egongo dira Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroetan parte hartzen duten zizurkildarrentzat

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2016ko ekainaren 29a

Anitza lelopean, 44. urtez antolatu ditu UEUk Udako Ikastaroak. 30 jardunaldi eta ikastaro antolatu ditu aurtengo edizioan, hainbat alorri buruzkoak: Giza Zientziak, Gizarte Zientziak, Ingeniaritza eta Teknologia, Zientziak...

Urtero bezala, Zizurkilgo Udalak diru-laguntza deialdia atera du, Udako Ikastaroetan parte hartzen duten zizurkildarrei matrikula ordaintzen laguntzeko. Diru-laguntza eskatu nahi izanez gero, azaldu Zizurkilgo Udalaren Joxe Arregi plazako udal-bulegoetara, Ernio Bidea 9A, behea helbidera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!