Zabalik dago Gerra Zibilari buruzko auzolandegietan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2016ko ekainaren 20a

Ekainaren 26ra bitartean eman ahal izango da izena, Aranzadi Zientzia Elkartearen helbide elektroniko honen bidez: hbravo@aranzadi.eus. 19 plaza daude guztira.
18-30 urte bitarteko gazteei bideratutako auzolandegia da, eta uztailaren 11tik 23ra bitartean egingo da. Bertan, Aduna, Asteasu eta Zizurkilgo mendi aldean gelditzen diren trintxerak eta aztarnak garbitu eta arkeologikoki dokumentatuko dira.

Auzolandegien prezioa 150 eurokoa izango da, eta prezioan sartuta daude auzolandegiko materiala, hitzaldiak, bisita bidatuak eta egonaldi guztiko mantenu osoa (loa eta otorduak barne). Auzolandegia eta ekintza osagarriak euskaraz izango dira.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!