Zizurkilgo Udalaren udal-bulegoak lekuz aldatu dira

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2016ko ekainaren 15a

Joxe Arregi plazan daude, Ernio Bidea 9A behea helbidean

Apirilaren 23tik aurrera, itxita daude Aurrera plaza 3ko udal-bulegoak, eta zerbitzua Joxe Arregi plazako udal-bulego berrietan ematen da. Udal-bulegoak goizeko 9:00etatik 14:00etara egoten dira irekita, astelehenetik ostiralera bitartean.

Udal-bulegoekin batera, Udaltzaingoa ere lekuz aldatu da. Aurrerantzean, Atxulondo kultur etxean egongo dira, Ernio Bidea 13 helbidean. Astelehenetik ostiralera bitartean, goizeko 7:30etik gaueko 21:00ak arte eskaintzen dute zerbitzua, eta larunbat goizetan, 9:00etatik 13:00etara bitartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!