Truke Azoka egingo da Zizurkil Goian, ekainaren 19an

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2016ko ekainaren 14a

Aiztondoko Denbora Bankuak antolatuta, V. urtez egingo da Truke Azoka, aurtengoan Zizurkil Goian.

10:30etik 14:00etara bitartean, mota guztietako gauzak eta zerbitzuak trukatzeko aukera izango da, eta Denbora Bankuari buruzko informazioa emango dute elkarteko kideek.

Trukeaz gain, hala ere, beste ekintza batzuk ere egingo dira goizean zehar:

10:30etik 12:00etara bitartean, tailerrak: jostungintza (konponketa errazak), "gure baitan", ingeleseko mintzapraktika...

12:00etan, solasaldia egingo da ekonomia solidario, ekologiko eta feministari buruz.

Eta, goizari amaiera emateko, truke-bazkaria egingo da. Norberak nahi duen janaria eta edaria eman dezala, gainerakoekin trukatu, dastatu eta gozatzeko.

Azokan parte hartu nahi izanez gero, bi aukera daude: ekainaren 19an eraman etxean erabili gabe dauzkazun gauzak, trukatzeko, edo, bestela, norberak mahai bat jartzea bere gauzekin. Mahaia jarri nahi izanez gero, aurrez antolatzaileekin hitz egitea komeni da, 646637330 telefono-zenbakira deituz edo aiztondokodenborabankua@gmail.com helbidera mezua bidaliz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!