Irekita dago Zizurkilgo Bukalai dantza taldearen ikastaroetan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2016ko maiatzaren 30a

Ekainaren 24ra arte eman ahal izango da izena, Zizurkilgo Udalaren Joxe Arregi plazako bulegoetan.

Ikastaroen eguna eta ordutegiak aurrerago zehaztuko dira, irailean. Ikasleak 5 edo 6 taldetan banatuta egongo dira, adinaren arabera. Honako hauek izango dira ikastaroen iraupenak eta prezioak:

  • 4-5 urtekoak (2012-2011 urteetan jaiotakoak), 45 minutuko ikastaroa: 60 €
  • 6, 7, 8, 9 eta 10 urtekoak, ordubeteko ikastaroa: 80 €
  • 11 urtetik aurrera, ordu eta erdiko ikastaroa: 120 €
  • DBH3, DBH4 eta Batxilergoa, bi orduko ikastaroa: 160 €

Ikastaroetan izena emateko garaian, 25 euro ordaindu beharko dira, aurrerapen gisa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!