Plazida Otaño Aiztondoko liburutegiko ikasgelak ordutegi berezia izango du azterketa-garaian

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2016ko maiatzaren 19a

Astelehenetik ostiralera goizeko 8:00etatik 14:00etara bitartean eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara bitartean sartu ahal izango da Plazida Otaño liburutegiko ikasgelara, eta larunbatetan, 9:30etik 13:30era bitartean.

Ikasleak azterketa garaian sartuta dabiltzala kontuan harturik, eta garai honetan premia handiagoa dutela ikusirik, erabaki da Plazida Otaño liburutegiko ikasgela zabalik egongo dela liburutegia bera baino ordutegi zabalagoan. Ikasgelan, wifi konexioa eta entxufeak daude, ordenagailu eramangarriak ekarri nahi izanez gero ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!