Lodifobiari buruzko hitzaldia, apirilaren 29an, Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2016ko apirilaren 27a

Plazida Otaño liburutegi berriko balio anitzeko gelan izango da proiekzioa, arratsaldeko 18:30ean. Aizan talde feministak antolatuta, Lodifobiaerreportajea emango da, eta, ondoren, Irune Alfonso lodiaktibistak bideratuko du gaiari buruzko tertulia.

Gorputz lodiak izateagatik baztertu eta zigortutako emakumeak azalduko dira erreportajean, eta beraien esperientziaren berri ematen dute bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!