Aldi baterako liburuzain laguntzailea behar da Aiztondo bailarako Plazida Otaño liburutegirako

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala

Apirilaren 21era arteko epea dago deialdian izena emateko. Interesatuek eskaera Zizurkilgo Udalaren Aurrerako udal-bulegoetan egin beharko dute. Eskaera-orriarekin batera, curriculuma eta eskatutako titulazioaren kopiak ere entregatu beharko dira.

Honako hauek dira izangaiek bete beharko dituzten baldintzak:

- Lanak egiteko funtzio-gaitasuna izatea.

- 16 urte beterik izatea eta nahitaez erretiratzeko adinera iritsi gabe egotea

- Diziplina espediente bidez baztertuta ez egotea herri administrazio, organo konstituzional edo Autonomia Erkidegoetako estatutuen araberako erakunderen batetik

- Titulazio akademikoa: Batxilergoa, 2. mailako Lanbide Heziketa edo parekoa den titulazio-maila izatea, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduak izatea (atzerriko tituluen kasuan, homologazio-egiaztagiria beharko dute)

- 3. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea izatea

- Absysneten formazio ofiziala egina duela edota programaren ezagutza egiaztatzea, dagokion dokumentua aurkeztuz

- Liburutegi batean gutxienez 6 hilabetez lan egin izana

Aldi baterako kontratua izango da, lanaldi murriztukoa. Lan-poltsaren deialdiaren ebazpena atera arte iraungo du, eta, gehienez, 2016ko abenduaren 31ra arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!