Zizurkilgo mushing txapelketa jokatuko da apirilaren 9an

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2016ko apirilaren 5a

Zizurkil Goian kokatutako zirkuitu batean jokatuko da txakurkrosa, arratsaldeko 18:00etan hasita, eta ibilbideak 4,5 kilometroko distantzia izango du.

Ondoren, 19:00etan, tiraketen erakustaldia egingo dute, bildutako guztien gozamenerako. Eta, azkenik, 20:00etan, errelebokako proba jokatuko da.

Izena eman nahi izanez gero, herrikrosa.eus atarian egin daiteke. Federatuek 15 euro ordaindu behar dituzte lasterketan parte hartzeko, eta ez federatuek, 18 euro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!