Boluntario taldea behar da Zizurkilen martxoaren 18 eta 19an Elikagai Bankuko janari sortak egiteko

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2016ko martxoaren 16a

Hiru hilez behin egiten du Zizurkilgo Udalak, Aiztondo gizarte zerbitzuen bidez, oinarrizko beharrak dituzten zizurkildarrentzako elikagai banaketa. Guztira Zizurkilgo 70 familia inguruk eskuratzen dute janari sorta. Horretarako, ezinbestekoa da boluntarioek  sortak prestatzen egiten duten lana, eta hurrengo banaketa egiteko ere Zizurkilgo Udalak herritarren laguntza eskatu du.

Martxoaren 18an, ostiralean, eta martxoaren 19an, larunbatean, jarri dute hitzordua Ernio Bidea 29 helbidean, Talleres Amundarainen ondoan, Asteasurako bidean. Ostiralean goizez 9:30etik 12:00etara eta arratsaldez 15:00etatik 17:00etara ibiliko dira sortak egiten, eta larunbatean 10:00etatik 11:30era eta 11:30etik 13:00etara. Boluntario gisa parte hartu nahi duenak aurrez Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatera deitu beharko du, 943.69.39.30 telefono-zenbakira, loteak egiteko txandak antolatu ahal izateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!