Boluntario taldea behar da Zizurkilen martxoaren 18 eta 19an Elikagai Bankuko janari sortak egiteko

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2016ko martxoaren 15a

Hiru hilez behin egiten du Zizurkilgo Udalak, Aiztondo gizarte zerbitzuen bidez, oinarrizko beharrak dituzten zizurkildarrentzako elikagai banaketa. Guztira Zizurkilgo 70 familia inguruk eskuratzen dute janari sorta. Horretarako, ezinbestekoa da boluntarioek  sortak prestatzen egiten duten lana, eta hurrengo banaketa egiteko ere Zizurkilgo Udalak herritarren laguntza eskatu du.

Martxoaren 18an, ostiralean, eta martxoaren 19an, larunbatean, jarri dute hitzordua Karidadeko Bentan. Ostiralean goizez 9:30etik 12:00etara eta arratsaldez 15:00etatik 17:00etara ibiliko dira sortak egiten, eta larunbatean 10:00etatik 11:30era eta 11:30etik 13:00etara. Boluntario gisa parte hartu nahi duenak aurrez Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatera deitu beharko du, 943.69.39.30 telefono-zenbakira, loteak egiteko txandak antolatu ahal izateko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!