Plazidatik plazara emanaldi berezia Zizurkilgo Iriarte kultur etxean, martxoaren 4an

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2016ko otsailaren 29a

Plazida Otaño zizurkildar bertsolariari omenaldia eginez, joan den mendeetako emakume bertsolariak kantuz eta kontuz jarriko dituzte martxoaren 4an, ostiralean, 19:00etan, Iriarte kultur etxean.

Emakumearen Egunaren harira antolatutako ekitaldi horretan, Estitxu Eizagirre kazetariak eta Maddi Etxeberria eta Malen Otxoa musikariek hartuko dute parte. Garai bateko emakume bertsolarien lanak taularatuko dituzte, dagokien aitortza eginez eta ahotsa emanez haien lanari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!