Martxoaren 1etik 31ra bitartean egongo da irekita Zizurkilgo Udalean zirkulazio zerga ordaintzeko epea

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2016ko otsailaren 26a

Helbideratutako ordainagiriak 2016ko martxoaren 31n pasako dira kontutik.

Zerga helbideratu gabe dutenek, berriz, bi modu dituzte ordainketa egiteko: esku-dirutan ordain dezakete Zizurkilgo Udalaren bulegoetan edo transferentzia bidez, Zizurkilgo Udalak Kutxabank, Laboral Kutxa, Nafarroako Rural Kutxa eta La Caixa entitateetan dituen kontuetan.

Aipatutako zergabilketa epearen barruan zor horiek ordaintzen ez badira, prozedura exekutiboaren bidez eskatuko dira, eta premiamenduzko errekargua, berandutza-interesak, eta, bidezko balitz, sor daitezkeen gastuak gehituko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!