Erraustegiaren aurkako martxa 8:00etan abiatuko da Zizurkilgo Joxe Arregi plazatik

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2016ko ots. 25a, 13:21

Otsailaren 28an, igandean, Errausketaren Kontrako Mugimenduak Zubietara antolatu duen martxak atxikimendu zabala lortu du. Berrogeita hamar erakunde baino gehiagok ekimenarekin bat datozela adierazi dute. Horien artean denetatik dago: alderdi, sindikatu, talde ekologista, kultura eta kirol elkarte, eskola…

Ekimenak nonahi

Igandeko martxak lortu duen atxikimendu ugari eta zabala erraustegi proiektuaren kontrako oposizioa bizi-bizi dabilen sintoma berri bat baino ez da. Foru Aldundiak mehatxua berpiztu du, eta, ondorioz, azken urteotan lozorroan egon den oposizioa ere aktibatu egin da, ederki aktibatu ere. Horren lekuko da joan den astean aurkeztu zen Aiztondo plataforma, Villabonan, Zizurkilen, Adunan, Alkizan, Asteasun eta Larraulen erraustegiaren kontra dauden herritarren bilgunea. Baita larunbatean Andoainen, Ipar Haizeak deituta, egin zen giza katea ere. Halaber, Hernaniko Udalak “Erraustegirik ez, ez Zubietan eta ez beste inon” izenburuko mozioa eztabaidatu du, Hernani Zero Zaborrek proposatuta. Usurbilgoak, berriz, baimena eskatuko dio ofizialki Espainiako Gobernuari herrian erraustegiari buruzko kontsulta bat egiteko. Lasarte-Orian, kultur etxean, Iñigo Suberbiola, Maialen Berridi eta Joxerra Furundarena mediku eta Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeko kideek hitzaldi bat egingo dute.

Igandeko programa

Testuinguru horretan, igandeko martxak tokian tokiko ekimen guztiak bat datozela adierazteko modu bat da. Horren isla da martxaren egitura bera. Izan ere, martxa hainbat herritatik abiatuko da, eta parte-hartzaileak bidean topatzen joango dira. Azkenean, edonondik abiatu direla ere, denek bat egingo dute 12ak aldera, Letabiden, Aldundiak Gipuzkoako erraustegia eraiki nahi duen parajean, alegia. Gero elkarrekin jaitsiko dira Zubietara. Bertako frontoian, 13ak aldera, martxa burutzeko ekitaldia izango da.

Momentuz konfirmatuta dauden abiatze-hitzorduak hauexek dira:

  • Andoain, merkatuan, 8etan
  • Zizurkil, Joxe Arregi plazan, 8etan
  • Hernani, Gudarien plazan, 8.30ean
  • Añorga Txiki, 9.30ean
  • Lasarte-Oria, Okendon, 10.30ean
  • Zubieta, plazan, 11etan
  • Usurbil, frontoian, 11etan

Hitzordu edo parte-hartzaileen elkargune nagusiak Lasarte-Oriakoa eta Zubietakoa izango dira.

Ideia nagusiak

“Burua duenak ez du erraustegirik nahi bere herrian, eta bihotza duenak ez du beste inoren herrian nahi”. Hau da ekimen honen oinarrian dagoen ideia nagusia. Ez da bakarra, ordea. Izan ere, Foru Aldundiak behin eta berriro sinestarazi nahi du erraustegia nahitaezkoa eta atzeraezina dela. Mezu horrek amore eman dezagula du helburu. Oso zaila dute, ordea, guk ederki asko baitakigu partida ez dela inola ere erabaki, eta partida elkarrekin jokatzea erabaki dugu. Hori da martxaren bidez zabaldu nahi dugun beste ideia nagusia.

Atxikimenduak

Erraustegia Erabakia (Usurbil)

Zubietako Herri Batzarra

Lasarte-Orian Aire Garbia

Aiztondoko plataforma (Villabona, Zizurkil, Aduna, Alkiza, Asteasu eta Larraul)

Ipar Haizea (Andoaingo plataforma)

Errausketaren kontrako Koordinadora

Zero Zabor IBE

Hernanin Zero Zabor

Oñati Zero Zabor

Tolosa Zero Zabor

Usurbilgo Zero Zabor

Ekologistak Martxan

Eguzki

Haritzalde Naturzaleen Elkartea

Ernai

Irabazi

Equo

Sortu

Bildu

Ezker Anitza-IU

CCOO de Euskadi

LAB

ESK

HERNANI

San Joan konparsa

Pala taldea

Sutu jaiak

Bilgune Feminista

Kooperazio Taldea

Bertso Eskola

Ereñotzuko Auzo Elkartea

Ereñotzuko Auzo Udala

Osiñagako Auzo Elkartea

Liletak taldea

Natza kultur elkartea

Berdintasun Kontseilua

Stop Kaleratzeak

USURBIL

Noaua kultur elkartea

Hurbilago Merkatari eta Ostalari elkartea

Nafartarrak

Matraka

Gaztetxea

Alkartasuna nekazal kooperatiba

Udarregi ikastola (Artezkaritza Kontseilua + 80 langile)

Usurbilgo euskal kantu taldea

Desegin

Rukula

Hotzikara

Izeberg

Andatza mendizaleen kirol taldea

Etumeta AEK euskaltegia

Usurbil Kirol Elkartea

Pagazpe Pilota Elkartea

Usurbil Futbol Taldea

Usurbilgo Jubilatu talde bat

Aitzaga elkartea

Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldea

ZUBIETA

Zubietako Eskola

Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkartea

Zubietako Jai Batzordea

Zubieta Pilota Elkartea

Zubieta Lantzen Kultur Kirol Elkartea

 

 
 
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!