Zizurkilgo Udalak emakumeen irteera antolatu du martxoaren 5ean, Albaola museora

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2016ko otsailaren 15a

Pasai San Pedroko Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitatuko dute aurten Emakumeen Egunaren harira urtero antolatzen den irteeran.

Goizeko 10:00etan aterako da autobusa Zizurkil Goitik eta 10:10ean Zizurkil Behetik. Handik Pasai San Pedrora joango dira zuzenean, Albaola museoa ikustera. Bisitaren ondoren, itsasontziz zeharkatuko dute Pasaiako badia, Pasai Donibaneko Mirones jatetxera bazkaltzera joateko.

Bazkalostean, DJ baten emanaldia egongo da jatetxean bertan, giro ederrean dantzan jarduteko.

Irteeraren prezioa 30 eurokoa da, eta Aurrera plazako udal-bulegoetan eta Atxulondo liburutegian eman daiteke izena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!