Zizurkilgo Pedro Mari Otaño ikastetxeko frontoian izango da otsailaren 14ko bigarren eskuko azoka

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2016ko otsailaren 10a

Eguraldi txarra iragarrita dagoenez, Pedro Mari Otaño ikastetxeko frontoian egingo da otsaileko Katu Beltz merkatua. Bigarren eskuko azoka hileko bigarren igandean egiten da.

Goizeko 9:00etan irekiko ditu ateak, eta eguerdiko 14:00etara bitartean ikusi ahal izango dira bertan jarritako postuak.

Postua jarri nahi duenak aurrez deitu beharko du telefonoz 943 05 77 83 edo 619 20 30 58 zenbakietara. Horrez gain, norberak eraman beharko ditu postua jartzeko behar dituen materialak (aulkia, mahaia...).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!