Zizurkilgo Udal gobernuak gogor salatu du Kutxabankek kutxazaina kendu izana

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2016ko urtarrilaren 29a

Zizurkilgo Udal gobernuak salaketa publikoa egin nahi du Kutxabanken azken erabakiaren inguruan: Zizurkilen zegoen kutxazain bakarra kentzea. EH Bilduk mozioa aurkeztuko du hurrengo udalbatzak erabakian atzera egiteko eska diezaion Kutxabanki, eta era berean, elkarrizketak abiatuko ditu zuzenean Kutxabankeko arduradunekin. Udala prest dago alternatibak mahai gainean jartzeko.

 

Erabakia larria da zizurkildarrekiko errespetu falta handia erakusten duelako, 3.000 biztanleko herri batean zegoen kutxazain bakarra kenduz. Era berean, Udalarekiko errespetu falta handia da aurrez inolako jakinarazpenik ez egitea. Zizurkilen dauden zerbitzuei eutsi eta hobetzea izan izan da Udal gobernu honen nahia agintera iritsi zenetik eta erabaki hau guztiz aurkako norabidean doa, Zizurkilgo komertzioa ere kaltetuz.

 

Emango ditugun lehen urratsek erantzun baikorrik izan ezean, Zizurkilgo Udal gobernuak ez du baztertzen bestelako erabakiak hartzea, beti ere udalbatzaren adostasunez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!