Zizurkilgo AIZAN talde feministak dokumental proiekzioa antolatu du urtarrilaren 29rako

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2016ko urtarrilaren 20a

Hilean behin antolatzen du AIZAN taldeak dokumental baten proiekzioa eta solasaldia

Urtarrilean, generoa hartuko dute gai gisa. Test de la vida real izeneko dokumentala emango da, generoak bizitzeko era ezberdinak ezagutzeko aukera paregabea.

Dokumentala proiektatu baino lehen, azalpentxo batzuk emango dituzte, edukia hobeto ulertzeko.

Emanaldia urtarrilaren 29an izango da, ostiralean, arratsaldeko 18:30ean, Atxulondo kultur etxean. 

Antolatzaileek jakinarazi dute dokumentala gaztelaniaz izango dela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!