Zizurkil eta Villabona lotzen dituen Zubimusu zubia itxita egongo da urtarrilaren 13tik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2016ko urtarrilaren 12a

Oria ibaiko urak bideratzeko proiektua dela eta itxiko da, eta 6 hilabetetez itxita egotea aurrikusten da. Bien bitartean, trafikoa Adunako zubitik desbideratuko da.

Orain egiten ari direnak Villabonako ur zikinak bideratu eta uholde arriskua gutxitzeko lanak dira, eta horretarako Zubimusuko bi begi berritu eta handituko dituzte, besteak beste. Zizurkilgo Udalak ordea, urak bideratzeko proiektua bere osotasunean egitea eskatzen jarraituko du, Zizurkilen uholde arriskua behin betiko desegiteko.“Guk orain egiten ari direnaz gain,  Zizurkil bete-betean hartzen duen beste fasea egitea eskatzen dugu behin eta berriz, legealdi honetan egitea da gure helburu nagusienetako baina zoritxarrez ez dago gure esku", azaldu du Joxe Mari Luengo alkateak. Proiektuaren bigarren zatiak Joxe Arregi plazatik paper fabrika arte Asteasu errekaren bideratzea aurreikusten du. "Hori da Zizurkilek behar duen proiektua uholde arriskuarekin ahazteko", zehaztu du Luengok.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!