Zizurkilgo Kirol Astea bikain joan da, partaidetza handiarekin

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2015ko abe. 16a, 13:52

Abenduaren 10etik 13ra bitartean, kirol-ekintzaz gainezka egon dira Zizurkilgo bazter guztiak.

Abenduaren 10ean, 100 eguneko erronka ekimena aurkeztu da, elikadura, ariketa fisikoa eta hausnarketa uztartzen dituen proiektua. Ekimenari zabalkundea emateko asmoa dago aurrera begira, taldea osatzeko asmotan.

Abenduaren 11n, neska kirolarien mahai-inguruaren txanda izan da. Nagore Iraolak, Lurdes Gorostegik, Maitane Aburuzak eta Aitziber Ibarbiak beraien kirol-ibilbideko bizipenen berri eman dute, Amaia Agirre moderatzailearen gidaritzapean. Hamaika ideia jaso dituzte, horrela, kirol-munduan murgildu nahi dutenek.

Abenduaren 12an, hamabi orduz ez du etenik izan kirolak. Goizean haur eta gaztetxoak gelditu gabe ibili dira Intxaur frontoian antolatutako kirol eta jokoetan. Ondoren, hamaiketako gozo batekin indarrak hartu dituzte, eta kantinplora bat eskuratu dute opari gisa.

Jarraian, Halterofiliako Eguberrietako Torneoa jokatu da Intxaur frontoian bertan. Maila handiko pultsulariak ikusteko aukera izan da.

Iluntzeko 20:00etan, Urrezko Aizkolari Txapelketako finalerdiak jokatu dira. Joseba Otaegik eta Azpilikuetak neurtu dituzte indarrak, eta zizurkildarra nagusitu da lehia horretan. Ondoren, Urrezko Harri-jasotze Txapelketako finalerdiak jokatu dira.

Gaueko 22:00etatik aurrera, XIX. Gau Krosaren txanda izan da. 22:00etan, 2002 ondoren jaiotako lasterkarien txanda izan da, eta, jarraian, 22:30ean, helduak ibili dira korrika. (sailkapena ikusteko, sakatu hemen)

Abenduaren 13an amaitu da Kirol Astea, Zizurkilgo V. Pilota Txapelketaren finalekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!