Elikagai bankurako boluntario bila

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2015eko azaroaren 27a

Abenduaren 4an eta 5ean loteak egiteko jendea falta da

Hemen da hiru hilean behineko elikagai bankuaren banaketa. Ohi bezala, beharrean dauden familientzako elikagai sortak egiteko boluntarioen laguntza behar da. Bi egun jarri dira sortak egiteko: abenduaren 4an, ostiralean, goizez eta arratsaldez eta 5ean, larunbatean, goizez.

"Familia mota bakoitzarentzat egin beharreko sorta zehaztuta egoten da, eta horiek prest uztea da gure lana, gero gizarte zerbitzuek bana ditzaten. Jasotzen duten hainbat familiak ere laguntzen du, baina herritarren laguntza ere beharrezkoa da", zehaztu du Maite Amenabar Ongizate zinegotziak. Ohi bezala, Karidadeko Bentako Udalaren lokaletan egingo da banaketa, Bulandegi bidean. "Elikagai bankua zerbitzu garrantzitsua bihurtu da Zizurkilen okerren pasatzen dutenentzat", azpimarratu du Amenabarrek.

Izena eman nahi duenak Aiztondoko bulegoan egin dezake, Zizurkilgo Muñoa kaleko egoitzan edo 943.69.39.30 telefonora deituta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!