Tourreko lehen txirrindulari euskaldunari omenaldia

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2015eko azaroaren 27a

XXX. urtez, Zizurkilgo Urkamendi elkarteak omenaldia egingo dio Tourreko lehen euskaldunari, azaroaren 27an, 21:00etan, Urkamendi elkartean.

2015eko Tourrean Jonathan Castroviejo izan da lehenengo euskalduna. Hori dela eta, Urkamendi elkarteak omenaldi-afaria egingo dio. Txirrindulari euskalduna ez da bakarrik egongo; izan ere, alboan izango ditu Jokin Mujika, Marino Lejarreta, Haimar Zubeldia, Peio Olaberria, Fernando Iragorri, Ane Iriarte, Jokin Alberdi eta Xabier San Sebastian.

Giroa alaitzen eta saltsa pixka bat jartzen Urkamendi elkartean bilduko dira, baita ere, Lizaso, Unai Mendizabal eta Telleria bertsolariak, eta Xapre eta Totxo trikitilariak. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!