Zizurkilgo Udalak ere arbuiorik handiena adierazi nahi du indarkeria matxistaren aurrean, irailean aho batez onartutako testuan jaso zuen bezala, eta bere aurkako lana egunerokoa dela azpimarratu nahi du. Horrez gain, bat egiten du Aizan talde feministak antolatutako kontzentrazioarekin, eta dei egiten die herritarrei ekimen horretan parte hartzeko.