Giro ederrean aritu dira hondartzako boleibol txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aritz Mutiozabal 2018ko abuztuaren 6a

Tolosako Boleibol Taldeak antolatuta eta Zarauzko Zurekin ostalaritza elkarteak babestuta, I. Zurekin Hondartzako Boleibol Txapelketa Herrikoia jokatu dute Zarauzko Desertu Txikian.

Kirol egitasmoa asteburuan jokatu dute, 4x4 formatuan, nagusiki talde mistoetan, eta hiru joko eremutan. Bi maila zehaztu dituzte, gainera: bata, 16 urte azpikoa eta, bestea, 16 urtetik gorakoa. Hainbat taldek eman dute izena, eta lagunarteko kirol giroa izan da nagusi.

Argiñano jatetxeak irabazi du

Txapelketan parte hartu duen talde bakoitzak Zurekin elkarteko establezimendu bat ordezkatu du. Aurten, Urrezko ligan, Karlos Argiñano jatetxearen izenean jokatu duen taldeak irabazi du, eta Euskalduna jatetxea taldeak lortu du bigarren postua. Gaztelu kafetegia izan da hirugarren eta Eguzki taberna laugarren. Zilarrezko ligan, Argoin txiki erretegia nagusitu da, eta Hotel Zarautzentzat izan da bigarren postua.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!