Aultikik: Yon Gonzalez

Erabiltzailearen aurpegia Yon Gonzalez 2015eko urtarrilaren 21a

Harro

Egun hauetan 2008ko iraileko albiste bat topatu dut nire gauzen artean. Lehen taldearen entrenatzailea izango nintzen 22 urterekin. Atzo izan balitz bezala gogoan dut. Jimmyk lan bikaina egin zuen eta muga oso altu zegoen. Jokalari aldaketa sakona izan zen taldean eta seniorretara Aza, Julen, Lakun eta beste gazte batzuk iritsi ziren. Elkarrizketa horretan bota nuen mezua hau izan zen: Nazional mailan etxeko jendearekin konpetitzeaz harro geundela eta maila mantentzeko ahalegina egingo genuela. Aurten bezala. Esperientziarik gabeko entrenatzaile, jokalari gazte eta esperientzia gabekoekin. Justu, baina mantendu genuen.

Handik aurrera gazteak iristen joan ziren harrobitik, Karim, Beñat, Miguel, More, Gaizka, Ibai… Goar eta Kaieten laguntzarekin, gaur egun dagoen taldea osatu arte. Orain 2008ko mezu berbera daukat: maila mantentzearena etxeko jendearekin. Urteak pasa dira baina orduko ilusio berbera edo gehiago daukat. Ez du ematen denbora pasa denik. Jokalariak juniorretik debutatzen ikusi eta EBAn maila eman dezaketela ikusteak egundoko poza ematen du. Nire jokalarietaz HARRO nagoela altu eta ozen esan dezaket. Entrenatzailearen lana exijitzea eta hobetzen jarraitzea da. Oraindik hobetzeko aukera handia dute eta lan asko aurretik. Hazten joan garelako… EBAra iritsi arte!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!