Udalak DenON Txermin izeneko parte-hartze prozesua jarri du abian, Txermin auzoko kaleak eta espazio publikoak hobetzeko egitasmoaren batan, auzokideen ekarpen eta proposamenak jaso eta kontuan hartzeko helburuarekin.
Aurrez, pasa den urtean hasita, udalak lanketa bat burutu du auzoaren egoeraren diagnostiko zorrotz eta sakon bat osatuz. Diagnostiko horrek hainbat datu garrantzitsu jasotzen ditu, bestek beste, auzoko eraikinen egoera, lurzoruen erabilerak, egoera demografikoa, bertan kokatzen diren jarduera ekonomikoak, trafikoa, oinezkoen ibilbideak, berdeguneak eta abar.
Datorren astean abiatuko den prozesuaren bidez, auzotarren iritziak eta ekarpenak jaso nahi dira, besteak beste, mugikortasunari, irisgarritasunari, segurtasunari, trafikoari, aparkalekuei, jolas parkeei, berdeguneei, hiri-altzariei edota argiztapenari buruz.
Ez da Hirigintzako ezagutzarik behar parte hartzeko. Etorkizuneko auzoa diseinatzeko garaian, Txerminen bizi, lan egin, auzotik igaro edo bertako espazioak erabiltzen dituzten herritarren iritziak kontuan hartzea, oso garrantzitsua da Udalarentzat.
Parte hartzeko saio irekiak Txermingo udal lokaletan egingo dira (Txermin Kalea 15, behean):
• Ezagutu saioa: urriaren 14an, asteazkena, 18:30ean. Auzoaren diagnostikoa aurkeztu, zalantzak argitu eta lehen ekarpenak jasoko dira.
• Parte hartu saioa: urriaren 29an, osteguna, 18:30ean. Ekarpenak taldeka landu eta proposamenak garatuko dira.
• Itzulketa saioa: prozesuaren emaitzak aurkeztu eta azken ekarpenak egiteko.
Horrez gain, GALDETEGI DIGITALA urriaren 9tik 30era egongo da zabalik.
Txermin guztion artean hobetzeko, zure ekarpena behar dugu. Animatu eta parte hartu!