Ibilian ekimena berriro martxan

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala

Urriaren 7tik aurrera, asteazkenero, 11:00etan, Erreboteko plazatik abiatuta.

Urriaren 7tik aurrera, asteazkenero, 11:00etan, Ibilian ekimenak ibilaldiak eskainiko ditu berriro. Irteera Erreboteko plazatik izango da.

Adinekoei zuzendutako programa da, eta helburu nagusia jarduera fisikoa sustatzea, osasuna zaintzea eta harreman sozialak indartzea da. Horrez gain, elkarrekin une atseginak partekatzeko eta komunitatean harreman berriak sortzeko aukera eskaintzen du.

Ibilaldiak lasai egiteko pentsatuta daude, eta parte-hartzaileek elkarrekin gozatzeko aukera izango dute.

Animatu eta zatoz paseatzera!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!