Amasako kultur etxeko fatxadaren egoera ikusita, udalak beharrezko konponketa-lanak egingo ditu eraikinaren segurtasuna bermatzeko. Izan ere, abuztuaren erdialdean, Udaltzaingoak Amasako kultur etxearen ingurua hesitu behar izan zuen, fatxadaren estalduraren zati batzuk askatu eta lurrera erortzen hasi zirelako. Horien artean, leihoetako baten gaineko zati bat askatu eta lurrera erori zen.
Fatxada osoaren egoera aztertu ondoren, mendebaldeko eta hegoaldeko fatxadetan ere estaldura pitzatuta zegoela eta zenbait tokitan hutsuneak zeudela egiaztatu zen. Horren aurrean, udalak beharrezko konponketa-lanak egitea erabaki du, eraikinaren egoera hobetzeko eta ingurukoen segurtasuna bermatzeko.
Konponketa lan horiek Agur-lan bertikalak, S.L.U. enpresari esleitu dizkio udalak, guztira 24.616,86 euroko gastua eginez.