Bihar, irailak 11, udaleko Kultura Sailak 2026-2027 ikasturterako antolatu dituen ikastaroetan izena emateko epea irekiko da. Ikastaro horiek kultura eta aisialdiarekin lotutako hainbat gai jorratuko dituzte, eta haur zein helduei zuzenduta daude.
Haurrei zuzendutako ikasturte osoko ikastaroak:
- Balleta
- Pintura
- Eskulanak
Helduei zuzendutako ikasturte osoko ikastaroak:
- Egur lanketa
- Arte aplikatuak
- Pintura
- Joskintza
- Biodantza
Helduei zuzendutako ikastaro laburra:
- Serigrafia (12 orduko ikastaroa)
Izena emateko epea irailaren 11tik 23ra izango da, eta bi eratara egin daiteke:
- Formulario hau betez
- Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan, 08:00etatik 14:00etara.
Izena eman duten ordenaren arabera osatuko dira ikastaroetako taldeak.
Ikastaroen matrikula ezin da zatitu: ikastaroa behin martxan dagoela hasteagatik edo ikastaroa bukatu baino lehen uzteagatik ez da gutxiago ordainduko.
Informazio gehiagorako edo zalantzak argitzeko kultura@villabona.eus helbidera idatzi.
Ez galdu aukera hau eta eman izena Amasa-Villabona kultur ikastaroetan!