Etxebizitza hutsetan obrak egin eta alokairura bideratzeko diru laguntza lerroa zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2026ko uztailaren 21a

Helburua da herrian alokairu sozialeko etxebizitzen eskaintza handitzea, eta etxebizitza beharra duten herritarrei aukera gehiago eskaintzea.

Udalak diru laguntza berri bat jarri du martxan, etxebizitza hutsak berritu eta alokairu sozialean jartzea sustatzeko. Helburua da herrian alokairu sozialeko etxebizitzen eskaintza handitzea, eta etxebizitza beharra duten herritarrei aukera gehiago eskaintzea.

Diru laguntza hau Amasa-Villabonan etxebizitza hutsen bat duten jabeei zuzenduta dago, baldin eta etxebizitza hori Eusko Jaurlaritzaren Bizigune edo ASAP programetan sartzeko behar diren obrak egiten badituzte. Horrela, udalak diruz lagunduko ditu etxebizitzen berritze-lanak, ekipamenduen erosketa edota instalazioa, eta etxebizitzaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria lortzea.

Diru laguntzaren zenbatekoa obraren edo ekipamenduaren % 35koa izango da, BEZik gabe, eta gehienez ere 4.500 eurokoa izango da. Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria lortzeko ere laguntza emango du udalak, gehienez ere 150 eurokoa.

Laguntza jasotzeko, etxebizitzak Amasa-Villabonan egon behar du, eta jabeak udalarekiko zerga-betebeharrak egunean izan beharko ditu. Gainera, etxebizitza gutxienez hiru urtez alokatzeko konpromisoa hartu beharko da ASAP programaren kasuan, edo sei urtez Bizigune programaren kasuan.

Udalak 25.000 euro bideratu ditu diru laguntza lerro honetara. Lehiarik gabeko norgehiagokaz esleituko da; hau da, baldintzak betetzen dituzten eskabideak aurkezten diren hurrenkeran onartuko dira, aurrekontua agortu arte. Aurrekontua agortuko balitz, udal gobernuak kreditu gehigarria ezartzeko konpromisoa hartu du, eskatzaile guztiek dagokien diru laguntza eskuratu dezaten, inolako murrizketarik gabe.

Eskabideak bihartik, uztailaren 22tik, 2026ko abenduaren 31ra arte aurkeztu daitezke udaletxeko arreta zerbitzuan (08:00-14:00 ordutegian) edo erregistro elektronikoaren bitartez.

Diru laguntzaren oinarriak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!