Udalak 119 eguzki-plakako instalakuntza fotovoltaikoa jarri du Olaederrako teilatuan

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2026ko uztailaren 20a

Helburua kiroldegiaren autokontsumo energetikoa da.

Udalak 119 eguzki-plaka kokatu ditu pasa den urtean eraberritutako Olaederra kiroldegiko teilatuaren gainaldean. Instalakuntza fotovoltaiko honen helburu nagusia energia kopuru handia kontsumitzen duen kiroldegiaren autokontsumo energetikoa da. Guztira 50 kW-ko potentzia izendatua eta 61,88 kWp-ko potentzia instalatu da, eta sortutako energia berriztagarriak kiroldegiaren beharren zati garrantzitsu bat estaliko du.

Kiroldegiak kontsumitzen ez duen argindar soberakina dagoeneko Udalak ezarrita duen udal eraikinen autokontsumorako sare elektrikora batuko da, eta sare horren kontsumo beharrak asetzen badira, sare elektriko orokorrera bideratuko da. Horrela, Udalak bere energia-kostua nabarmen murriztuko du eta kontsumo-eredu eraginkorrago eta iraunkorrago baterantz beste aurrera urrats garrantzitsu bat emango du.

Eguzki-plakak eraikinaren estalkian aurrez instalatutako aluminiozko egitura baten gainean jarri dira. Oinarri horrek plaken egonkortasuna bermatzen du, eta eguzki-erradiazioa ahalik eta gehien aprobetxatzeko orientazioa ahalbidetzen du.

Jarduera honetarako 77.072,18 euroko inbertsioa egin du Udalak, eta eguzki-plaken hornidura, instalazioa eta abiaraztea Ekilor Energías Renovables S.L. lana izan da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!