Malen Muriel Letamendiak irabazi du Santio jaietako programaren irudia aukeratzeko lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2026ko ekainaren 12a

Malen Muriel Letamendia 21 urteko billabonatarrak sortutako marrazkia izango da 2026ko Santio Jaietako egitarauaren azaleko irudia.

Atzo arratsaldeko Santio Jai Batzordearen bileran lehiaketara aurkeztutako 12 proposamenen artean aukeratzeko bozketa egin zen eta Malen Murielen lanak jaso zituen boto gehien. Horrela, eskuz egindakoa den eta Santioekin lotutako figura ezagunak dituen irudi eder hau izango da Villabonako festetako egitarauan eta kartelean agertuko dena.

Lehiaketa irabazita, 500 euroko saria jasoko du Malenek eta sari hori Santio egunean jasoko du, 14:00etan Erreboteko plazan egingo den sari banaketa ekitaldian.

Zorionak, Malen!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!