Otsabi auzoan asfaltatze lanak egin ditu udalak

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2026ko maiatzaren 15a

Lanak egiteko 37.987,38 euroko inbertsioa egin du udalak.

Otsabiko bidegurutzea eta Arratzainera igotzeko bidegurutzea lotzen duen errepide zatia asfaltatu du udalak aste honetan. Horrela, bidearen egoera hobetzeaz gain, erabiltzaileen segurtasuna ere bermatu nahi du.

Lanak Aldundia Amasako bidegurutzean egiten ari den obrak aprobetxatuz egin ditu udalak, eta, horri esker, inguruko lanak koordinatu eta optimizatu ahal izan dira. Asfaltos Urretxu enpresak egin du asfaltatzea, eta 37.987,38 euroko inbertsioa egin du udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!