Gizarte zerbitzuen alorreko elkarteentzako udal diru laguntza deialdia zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2026ko maiatzaren 15a

Eskaerak ekainaren 3ra arte egin daitezke.

Irabazi asmorik gabeko erakunde eta elkarteentzako diru laguntzak eskatzeko epea ireki du udaleko Gizarte Ongizateko Sailak. Guztira, 12.000 euro banatuko ditu udalak Amasa-Villabonan jarduten duten, edota onuradunak bertako herritarrak dituzten elkarteen artean.

Eskaerak egiteko epea dagoeneko zabalik dago, eta azken eguna ekainaren 3a izango da. Interesdunek dokumentazioa udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dute. Erakunde edo elkarte bakoitzeko eskaera bakarra onartuko da.

Deskargatu diru laguntzak arautzen dituzten oinarriak

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!