Udalak hobekuntzak egiten jarraitzen du espazio publikoen argiztapenean

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2026ko maiatzaren 5a

Jarduera hauek argiteria publikoa hobetzeko plan zabalago baten parte dira, Amasa-Villabona osoan pixkanaka garatzen ari dena.

Azken aste hauetan, argi halogenoen ordez LED teknologiadun argi modernoak jartzen jarraitu du udalak herriko hainbat puntutan. Argiztapen mota horrek iraunkortasun handiagoa emateaz gain, energia-kontsumoa nabarmen murriztea ahalbidetzen du. Era berean, LED teknologiak ikusgarritasuna eta segurtasuna hobetzen ditu espazio publikoetan, puntu beltz edo ilunak desagerraraziz.

Argi berriak Altzin, Erniobea, Txistulari eta haurreskola inguruan
Eremu horretan 30 argi-puntu ordezkatu dira. Hauek Integracnc S.L.U. enpresan eskuratu ditu udalak, 19.856,10 euroko inbertsioa eginez.

Amalurra plaza gaineko puntu beltza argiztatuko da
Datozen asteetarako esku-hartze berriak planifikatzen ari da udala, zehazki, Amalurra plazan. Bertan, egungo luminariak eraginkortasun handiagoko beste batzuekin ordeztuko dira.

Udalak nabarmendu duenez, jarduera hauek argiteria publikoa hobetzeko plan zabalago baten parte dira, Amasa-Villabona osoan pixkanaka garatzen ari dena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!