Udalak segurtasun-kamerak ezarri ditu Txermingo aparkaleku handian

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2026ko apirilaren 17a

Lau segurtasun-kamera jarri ditu Udalak Txermingo aparkaleku handian zehar. Horrela, autoak, autokarabanak eta kamioiak aparkatzen duten eremu osoa bideoz zaindutako gunea izango da aurrerantzean. 

Sistema berri horri esker, Udaltzaingoak aparkalekuaren zuzeneko jarraipena egingo du eguneko 24 orduetan, eta gerta daitezkeen gorabeherei azkarrago erantzuteko aukera izango du. Neurri honekin Udalak aparkalekuaren segurtasuna bermatu nahi izan du, izan ere azken urteetan hainbat lapurreta izan dira bertan aparkatuta zeuden ibilgailuetan.

Iparsat Telecomunicaciones S.L. enpresak instalatu ditu kamerak, eta udal-brigadako langileek jarri dituzte inguruko informazio-seinaleak.

Udalak guztira 17.670 euroko inbertsioa egin du espazio publiko garrantzitsu hau etengabe zaindutako gune segurua izan dadin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!