Baratza ekologikoen parkean partzelak eskatzeko aukera berria zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2026ko martxoaren 25a

Azken asteetan Amasa-Villabonako baratze parkearen eremua txukuntzeko eta partzeletako lurra prestatzeko lanak egin ondoren, eremu horietan baratzeko produktuak landatzeko pronto dago dena.

Udalak baratza ekologikoen parkeko partzelak eskatzeko epea ireki du berriro, aurreko esleipen prozesua amaituta hainbat partzela libre geratu baitira. 

Aukera hau baratza landu nahi duten herritar guztiei zuzenduta dago, eta partzelak eskuragarri dauden bitartean esleituko dira. Partzela eskuratuz gero, 2029 urte amaierara arte ustiatzeko aukera izango da, Udalak orduan egingo baitu baratzeen esleipen prozesu berria.

Interesa duten pertsonek eskaera orria bete eta Udaletxean aurkeztu beharko dute:

• Presentzialki: HAZen astelehenetik ostiralera, 08:00 – 14:00 ordutegian
• Telematikoki: Erregistro elektronikoaren bidez.

Informazio gehiagorako edo zalantzak argitzeko deitu 943 69 21 00 (Luzapena: 3333) zenbakira, edo ingurumena@villabona.eus helbidera idatzi.

Eskuorri informatiboa
Eskaera egiteko inprimakia
Amasa-Villabonako Baratze Ekologikoak esleitzeko eta kudeatzeko araudia

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!