Zakarrontziak berritzeko prozesua abiatu du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2026ko otsailaren 3a

Lehen fase batean 73 zakarrontzi berri jarriko dira herriko hainbat puntutan banatuta.

Herriko zakarrontzi zaharrak kendu eta berriekin ordezkatzeko prozesuari ekin dio udal brigadako lantaldeak. Horrela, ezinbestekoak diren hiri-altzari hauen egoera hobetu eta hondakinen gaikako bilketa erraztu nahi ditu udalak. Azken urteetan ezaugarri ezberdinetako zakarrontziak ezarri izan dira eta horietako askok arazoak sortzen zituzten.

Zakarrontzi batzuen ordezkapena dagoeneko egin bada ere, udaleko Hirigintza saila eta garbiketa brigada udalerriko zakarrontzi guztien kokapenaren azterketa egiten ari dira, zakarrontzi guztiak identifikatuz eta geolokalizatuz. Horrela, prozesu hau ez da soilik zakarrontzien ordezkapen hutsa izango, lehen ez zeuden hainbat lekutan zakarrontzi berriak ezarriko baitira eta litekeena da gaur arte zakarrontziren bakarra egon den lekuren batean, hiru edo lau jartzea. Pasa den astean abiatu zen prozesu hau, udalak etengabean espazio publikoak mantentzeko eta hobetzeko garatzen dituen lanen barruan kokatzen da.

Momentuz, lehen fase batean 73 zakarrontzi berri jarriko dira herriko hainbat puntutan banatuta: 25 errefusarentzat (grisak), 16 organikoarentzat (marroiak), 16 paperarentzat (urdinak) eta 16 hori (ontzi arinentzat). Udalak Funbide S.L. enpresari erosi dizkio zakarrontzi berriak eta 13.868 euroko inbertsioa egin du jarduera honetarako. 2026. urtean zehar garatuko den bigarren fasean beste horrenbeste zakarrontzi berri erostea eta ezartzea aurreikusten du Hirigintza sailak.

Udalak, hiri-altzari guztiak zaintzeko eta zakarrontzi berriak behar bezala erabiltzeko eskaera egiten die herritarrei.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!