Bukatu dira Amasako hilerriko irisgarritasuna hobetzeko lanak

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2026ko urtarrilaren 29a

Pasa den urtean ekin zion Udalak, Amasako hilerriko irisgarritasuna hobetzeko lurzorua aldatzeari eta udal brigadako langileek aste honetan amaitu dute geratzen zen azken kalexka. Ondorioz, hilerriko txoko guztiak irisgarriak dira orain.

Hilerrian pasa den urteko lanetan egokitu gabe geratu zen zonaldeko lurzoruan adokinak jarri ditu Udalak azken asteetan. Horrela, hilerrirako sarbidea eta bertako mugikortasuna hobetzeko lanak amaierara iritsi dira azken lan hauekin.
Obra hau egiteko inguruko kolunbarioetatik gorpuak atera arte itxaron du Udalak, horretarako erabili behar den makineriak lurzorua kaltetu zezakeelako. Behin lan horiek amaituta, porlanezko baldosak jarri, eta hainbat argi-puntu mugitu dira, egoera berrira egokitzeko eta argiztapena hobetzeko.

Aipatu bezala, lan hauek Udal brigadako langileek gauzatu dituzte, egin beharreko inbertsioan aurrezpen handia lortuz (soilik materiala erosi behar izan baita).

Honakoa, Udalak etengabean herriko espazio publikoetako irisgarritasuna hobetzeko duen planaren baitan konatzen den ekintza bat gehiago da. Datozen hilabeteetan irisgarritasun arazoak edo oztopo arkitektonikoak dauden hainbat eremutan horrelako lanak egitea aurreikusten du udalak (besteak beste, Etxeondo eta Txermin auzoetan). 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!