Argiteria publikoaren berritzearen azken faseari ekin dio udalak

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2026ko urtarrilaren 27a

Villabonako argiteria publikoa berritzeko azken fasean sartu da udala, azken egunotan Agaraitz industrialdeko 30 argi- puntutik gora LED teknologiara aldatuta.

Villabonako argiteria publikoa berritzeko azken fasean sartu da udala, azken egunotan Agaraitz industrialdeko 30 argi- puntutik gora LED teknologiara aldatuta. Datozen asteetan Erniobea, Altzin eta Txistulari plaza inguruko argiztapena aldatzen jarraitzea aurreikusten da. Horrela, Villabonako herriguneko argi-puntu guztiak berrituta geratuko dira.

Luminaria berriak Integracnc S.L.U. enpresan erosi dira, eta udalak 16.352 euroko inbertsioa egin du horiek eskuratzeko. Instalazio lanak, aldiz, udal-brigadako langileek egin dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!