Subijana etxeko areto nagusian pantaila eta soinu sistema berria instalatu ditu udalak

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2026ko urtarrilaren 13a

Sistema digital moderno honek lehen zegoen sistema ordezkatuko du.

Ikus-entzunezko sistema digital berria instalatu du udalak Subijana etxeko areto nagusian. Sistema digital moderno honek lehen zegoen sistema ordezkatuko du. Horrela, aretoak 98 hazbete pantaila handi bat dauka eszenatokian kokatuta eta gurpildun euskarri bati lotuta.

Gainera, beste pantaila osagarri bat ere instalatu da, 43 hazbetekoa, sabaitik zintzilik eta aretoko atzealdeko ikusleek ikusteko. Soinuari dagokionean, sistema berria aretoko bozgorailu-sistemara konektatu da.

Udalak egindako inbertsioa 6.916,36 eurokoa izan da eta sistema berri hau Insa3 Sistemas S.L. enpresari erosi zaio.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!