Kaleak garbitzeko makina berria eskuratu du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2025eko azaroaren 5a

Udalak dagoeneko jaso du kaleak garbitzeko makina berria. Ibilgailu berezi hau funtsezkoa da garbiketaz arduratzen den udal-brigadak bere lana modu eraginkorrago eta seguruagoan egin dezan.

Aurreko makina zaharkitua zegoen eta urtean zehar arazo mekaniko ugari sortzen zituen. Horrek mantenu gastuak nabarmen handitzea ekarri zuen azken urteetan, eta ezinbestekoa zen berria eskuratzea. Lizitazio prozesu publikoa amaitu ondoren, makina berri hau Ros Roca S.A.U. enpresaren bidez eskuratu du Udalak, eta, guztira, 187.489,50 euroko inbertsioa egin du tresna moderno eta eraginkor hau eskuratzeko.

Datozen asteetan, udal-langileak tresna berriaren funtzionamendua ikasi bitartean, bi makinak egongo dira martxan: berria eta zaharra. Horrela, garbiketa-zerbitzuak normaltasunez jarraituko duela ziurtatu nahi du udalak. Langileak makina berria erabiltzeko formakuntza ikastaroa amaituta, urtarriletik aurrera, egunero ibiliko da makina berrira herriko  kaleetan.

Makina berriarekin kaleen garbiketa azkarragoa, isilagoa eta ingurumenarekiko jasangarriagoa izango da. Zerbitzuaren kalitatea hobetzea izan da inbertsioaren helburu nagusia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!