Udalak egurrezko elementu berriak ezarri ditu Zubimusu Ikastolako jolastokian

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2025eko azaroaren 3a

Haurrei zuzendutako erabilera berriak txertatzeko proiektua gauzatu du udalak Txermin auzoko Zubimusu Ikastolaren kanpo espazioan.

Aurrerantzean, beraz, elementu naturalekin osatutako (egurra, lurra eta bi zuhaitz) eta haurren arteko harreman inklusiboak sustatzeko diseinatutako jolas-gune berriak erabilgarri daude.

Proiektua Zubimusu ikastolako zuzendaritzarekin adostu du Villabonako Udalak, ikasturtean zehar eremu hori ikastolako ikasleen jolastoki nagusia baita. Baina, era berean, egunero arratsaldez eta opor garaian, herritar guztiei zabalik dagoen espazioa dela gogorarazi du udalak, eta herriko familiei erabiltzeko deia luzatu die.

Egur birziklatuz sortutako plataforma eta modulu pedagogiko mugikorrak eraikitzeko eta bertan zuhaitzak landatzeko, guztira 9.962,8 euroko inbertsioa egin du udalak. Proiektua Izarraitzpe enpresak egin du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!