Amasa-Villabonako II. Kirol Astea urriaren 17tik 24ra

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2025eko urriaren 15a

Ekimen honek herrian bertan dugun kirol eskaintzaren zati bat ikusaraztea eta ezagutzera ematea du helburu, eta baita herritarren artean jarduera fisikoa eta ohitura osasuntsuak sustatzea ere.

Astebetez, kirola izango da protagonista Amasa-Villabonan. Goi mailako kirol ikuskizunekin gozatzeko, eta banaka edo taldeka adin eta maila guztietarako jarduerak praktikatzeko aukera izango da.

Programazioak hainbat proposamen izango ditu: erakustaldiak, tailerrak, jardunaldi irekiak...

Egitaraua:

  • Urriak 17, esku pilota profesionala
    19:00 – Villabonako Bearzana pilotalekuan.
    Binakako partida: ALBERDI II–UGARTEMENDIA - EXPOSITO-GABIRONDO
    4 1/2 -ko Txapelketa ofizialetako final laurdenak:
    • 2. maila: ESKIROZ-EGIGUREN V
    • Lehen maila: JAKA - EZKURDIA
  • Urriak 18, herri kirolak
    Harri herrirako bidea ETB-ko harri-jasotzaile lehiaketaren kanporaketa.
    18:00 - Erreboteko plazan.
  • Urriak 19, Nordic Walking
    Ipar martxa, Maiatzaren lehena plazan
    10:00-11:15 - Tailerra
    11:15-13:00 - IRTEERA
    Ondoren, luzatze ariketak musikarekin.
  • Urriak 20, futbola
    Entrenamendu saioak 2016 - 2017an jaiotako neskentzat.
    18:00 - 19:30 Erreboteko plazan.
    Eguraldi txarrarekin bertan behera geratuko dira saioak.
  • Urriak 22, ibilaldiak oinez
    Ibilian Ttipi Ttapa irteera
    11:00 - Erreboteko plazatik abiatuta, adineko pertsonentzat ibilaldia oinez.
    Ondoren salda hartuko dute Zentroan.
  • Urriak 23, saskibaloia
    3X3 saskibaloia (adin guztietarako)
    18:00 - Erreboteko plazan.
    17:50 - Izen-ematea
  • Urriak 24, txirrindularitza
    Bizikleta ginkana 5 - 14 urte bitartekoentzat
    17:30 - 18:30 -Erreboteko plazan
    Bizikleta eta kaskoa eraman behar dira.
  • Olaederra kiroldegiaren eskaintza berezia
    Aipatutako egitarauaz gain, Olaederra kiroldegiak bertan eskaintzen dituen ikastaroen doako eskaintza antolatu du urriaren 20tik 24ra. Herritar guztientzat zabalik.

Olaederrako kirol astearen egitaraua

Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu Amasa-Villabonako Kirol Astearen bigarren edizio honetan parte hartzera. Pertsona bakoitzaren egoera fisikoak ez du axola; benetan garrantzitsua kirola ikusten edo egiten gozatzea, partekatzea eta herrian ditugun kirol jarduera eta modalitate ezberdinak probatzea da.

Amaitzeko, udalak eskerrak eman nahi dizkie ekimen honetan ekintzak antolatu dituzten kirol elkarte eta norbanako guztiei, beraien parte hartzerik gabe, ez legoke kirol asterik.

II. Kirol Astearen kartela

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!