10 kultur ikastaro antolatu ditu udalak 2025-2026 ikasturterako

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2025eko irailaren 12a

Udaleko Kultura Sailak 2025-2026 ikasturteko kultur ikastaroen programazio berria aurkeztu du. Adin guztietako herritarrei zuzenduta daude ikastaro hauek, eta ezagutzak zabaltzeko edota diziplina artistiko ezberdinetan trebetasunak garatzeko helburua dute.

Arlo desberdinak lantzen dituzten 10 ikastaro antolatu dira guztira: arte plastikoak, joskintza, antzerkia edota egur lanketa, besteak beste. Jarduerak adin eta esperientzia maila guztietako publikoentzat pentsatuta daude, eta herriko lokal desberdinetan eskainiko dira.

Izen-emateak irailaren 15etik aurrera
Izena emateko epea irailaren 15eko 09:00etan irekiko da eta irailaren 24ko 14:00ak arte egongo da zabalik. Interesdunek udalaren web orriaren bidez eman beharko dute izena. Udalak ikastaroetan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak, sormena, etengabeko ikaskuntza eta bizitza kulturala sustatzeko.

Kultur ikastaroen eskaintza eta izen ematea HEMEN

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!